XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIXADIJAREN AZIKERA-BIDIAK.

URRUTIA'TAR GOTZON, Miren-Bijotzeko-Semiak.

PERSIA edo IRANETA'N.

Gixaldijak bere seaskatxu bertante ixan lebazan azikera-bidiak aztertu doguz.

Babylon eta Asurrerri ixan ziran seaska-erki orrek.

Andik urten eta berialaxe onuntz eta aruntz, goirantz eta berantz zabalduten dikuskeguz laster Adam eta Ebe'ren seme-alabok.

Batzuk goirantz Kaukasa-mendijetarantz, bestetzuk berantz Oigito ta Apirka'rantz.

Batzuk onuntz edo Europa'rantz Kereta-ugarte-bidez, bestetzuk Asia bertan ona ta ara landatu ziran.

Jarraitu dagiguzan ba, bide orretaz eta lehen-lehengoz Asia bertan sorkalderantz jo ta Persia edo antxina ta gaurr barriz Iran deritxon lurraldietan lotu ziranakin egotalditxu bat dagigun.

Persia edo Iran erkijan lotu ziran gixataldien azikerea ABESTA deritxaen idaztijetan daurrkigu.

ABESTA.

Itz onen ikurra argi ez dager; batzuk lagija dikurrala desae, beste batzuk ezaguntza edo jakiturija dikurrala.

Dana dala ABESTA orretan mota askotako idazkunak bilduta aurkituten ziran eta beraz era askotako ezaguntzaik zabaldu be bai.

Diñuenez Abesta'n ogeta bat NASK edo idazti bilduta aurkituten ziran baña Alesander Gerkerri'ko bakaldunak Persi oinperatu lebanian idaztirik geyenok erre eragin leuzan, gure egunetan besteren batek Euzkadi'n gure euzkel-idaztiak erre eragin leuzan antzo.

Orregaitik Iranetarrak Alesander ori dongetsija edo madarikatuba ixentatuten dabe.

Bere aunditasun gustija gaiztakerijetan bakarrik edo ixan zan.

Alesander'ak ez eban egizko aunditasunik Persiarren-begijetan.

Ezpataz bestiak azpiratutia ezta ixan be gixonen aunditasun-bidia.

Baña Alesander'ak erre ta ibairatuteko agindu leuzan idaztijetatik banaka batzuk emen eta an igesi egin leben erretzallien eskubetatik batez be BEINDIDAD deritxon idaztija.

Beste idazti batzutako irakaskintzaik be emen eta an sakabanatuta legozan eta gustijak ez arren banaka batzuk bildu lebezan Iraneta'ko azikerearen maitazaliak.

Iraneta'ko azikera zarra gaurr be ABESTA deritzon idazti-biltza barrijan aurkitu legikegu.

Abesta onek bost edo talde dauz: 1. YASNA.

Urtzi Jaunari zorr yakozan eskeintza ta gurrtu-bidiak dirakas.

Abestijak, olerki deunak, otoyak eta abarr dakarrz.

Irurogeta amabi atalkitxu dauz Zoroaster'en jarraitzale gorenguak gerria gerrikotuten daben gerrikuak dauzan atalkitxubak beste.

2. BISPERED.

Au be Yasna'ren antzekua baña laburragua ta errikoyagua.

Jaungoikoixun gustijai egiten yakezan otoitxubak bilduten dauz.

3. YAXTI.

Ogeta bat olerki polit, bigun eta goxuak.

Txadon edo elixetarako egiñak gustijok.

4. Bost otoitxu bost jaungoikoixunai: eguzkijari, illargijari, Mitra'ri, urari eta subari.

Egunoroko otoitxubak.

5. BENDIDAD deritxona.

Auxe da garrantzirik geyen daukona.

Idazti onetan daukaguz Persia edo Iranetarrak ebezan lagi nagosijak eta euren ziñiskintzarik urtenenak.

Euren ustez Jaungoiko nagosi ta gaux on gustijen egillia AURA MAZDA edo OROMATZE da.

Oromatze au gotutsa da, bere edertasunik urtenenak betikotasuna, ezaguntza, ontasuna, ala ta egija dira.

On utsa da bera; okerrik eiten ez daki ona bakarrik baño; onak sarituten dauz betiko zorijonaz eta gaiztuak zigortzen dauz betiko zoritxarraz.